XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Txerrikumeak erabili du, ezta? -galdetu zuen.
Horrek erabili du. Nire platertxoa! Hori kopeta! Galdetu ere egin gabe.
- Ez hengoen hemen galdetzeko -azaldu zion Narraski-Saski jaunak.
- Ezkutuan egin du -esan zuen Percyk, antzezle moduan. Giltzapean eta sufritzen ari nintzen bitartean. Nire gauzak lapurtu dizkit.
Auskalo, beharbada txerrikumeak berak eskatu die Txorroxkitarrei ni bahitzeko, hartara nire platertxoa beretzat izango litzateke!
- Ez ezak txorakeriarik esan! -esan zion Narraski-Saski jaunak. Txintxoa izango hintzela esan duk oraintxe bertan!
- Txerrikumearekin ez, horrekin ez -esan zuen Percyk. Nik ere neure mugak ditut.
Handikiro irten zen.
- Percy bere onera itzuli dela ematen du -esan zuen Narraski-Saski jaunak. Nire Teontziarekin jarraituko dut orain. Tapakiko balbula ez da igotzen, baina oraingoan ia asmatu dudala uste dut.